ESPELEOLOGIA

ESPELEOLOGIA

Imaginatu dezakezu nolakoa izan daitekeen leize zoragarri batean sartzea? Sustraiak Naturaren eskutik egia bihurtu dezakezu, Euskal Herrian zehar dauden leize ezberdinak bisitatzeko aukera ematen dizugulako. Lea Artibai eskualdeko eta inguruetako leize ezberdinetara irteerak antolatzen ditugu.

 

 

Ez dugu izango kontuan ea aurretik kirol hau praktikatu duzun ala ez, gure taldeak espeleologiaren inguruko azalpen guztiak emango dizkizulako, eta gainera zure mailaren araberako leizeetara eramango zaitugulako. Probintzian zehar zabaltzen diren barrunbeak zoragarriak dira, eta horietako askotan sartu ahal izango gara hauek ezagutu ahal izateko.

 

 

Ekintza honekin gure ibilbideen barnean aurkitzen den magia ezagutuko duzu,  bidean formazio original desberdinak aurkituz. Gainera gure gidek ikusten dugun guztiaren azalpenak emango dizkizute, jarduera ederrenaz goza dezazun, jakintza eta abentura elkarren artean uztartuz. Gure enpresak behar duzun material guztia erraztuko dizu irteeraz goza dezazun.

ESPELEOLOGIA JARDUERAK

OIBARKO LEIZEA (ESPELEOLOGIA FAMILIAN)

 

Aurki itzazu lurpean dauden altxorrak era politenean! Oibarko leizea espeleologia munduarekin izan dezakezun kontaktu onenetakoa da. Ordu biko iraupena duen ekintza honetan leize barruan dauden sekretu ezkutuenak ezagutuko dituzu, jarduera ahaztezina baita.

 

Pertsona denentzako egokia izanik, espeleologiaz modu seguruenean gozatzen irakatsiko digu leize honek, sokak, gaterak eta lurrazpiko Ibai bat Barneanean izanik.

 

Goza ezazu espeleologiaz modu seguruenean eta utzi gure Leaktibaiko gidei lurrazpiko munduan barneratzen irakasten.

 

Gizaburuagan geratuko gara, handik autoz ekintza hasierara hurbiltzeko (2 minutura dago) eta han hasiera emango diogu abenturari.

 

Ekintza hau burutzeko soilik aldatzeko arropa eta jeitsieran erabiliko ditugun kaleko kirol oinetako egokiak ekarri beharko dituzu, gainontzekoaz gu arduratuko gara!

 

*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Pic-nic txikia jardueran zehar
  • Urpekari pertsonala

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Janaria edo Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: 45€/PAX

 

Iraupena: 3 ordu autotik autora
Gutxieneko adina: 8 urte
Gutxieneko taldea: 4 pax
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

LAMIEN SISTEMAKO IBILBIDEA (MAILA AURRERATUA)

ESPELEOLOGIA EUSKAL HERRIAN (LAMIEN SISTEMAKO IBILBIDEA)

 

Leizeen arteko leize bezala laburbildu dezakegu Lea Artibain kokatzen den ibilbide hau. Ibilbide honek denetik dauka!

 

Bizkaian kokatzen den leize politenetakoa da hau; eta bertako igokariek, jeiste bideek, katu-bideek eta pasabide estuek betirako gogoratuko duzun bi orduko jardunaldia osatuko dute!

 

Bertan kokatzen diren formazio geologikoek ekintza hau bakarra bihurtzen dute, bai kirol ekintzari dagokionez eta baita ikusiko duzunari dagokionez ere, momentu oro egongo baikara paisaia zoragarriez inguratuta. Gainera, ilunetan piknik zoragarri batetaz gozatzeko aukera izango dugu!

 

Ekintza hau burutzeko soilik aldatzeko arropa eta jeitsieran erabiliko ditugun kaleko kirol oinetako egokiak ekarri beharko dituzu, gainontzekoaz gu arduratuko gara!

 

*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Pic-nic txikia jardueran zehar
  • Urpekari pertsonala

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Janaria edo Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: 50€/pax

 

Iraupena: 4 ordu autotik autora
Gutxieneko adina: 14 urte
Gutxieneko taldea: 4 pax
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

LEZATEKO LEIZEA (MAILA AURRERATUA)

 

Leize hau bere izenak definitzen du, Leizeko atea. Esperientzia hau bakarra da! Lezatek bere alde goxoena aurkezten du abentura honetan, bere galeria zabalek eta soketatik egindako jeitsierek lagunduta, aho bete hortz utziko gaitu. Galeria zoragarriek eta gune ederrek (mozkorti salak adibidez) lagunduko digute abentura hau eder bihurtzen. Kobazulo honek euskal espeleologiaren historia gordetzen du barnean, kobazuloen artean ezaguna izanik.

 

Esperientzia honekin espeleologiaren inguruko jarduera zoragarri eta ahaztezina biziko dugu. Aurretik espeleologia munduan ibili bazara eta koxka bat gehiago igo nahi baduzu, hau da bila zabiltzan kobazuloa! Ahaztu dena une batez, eta sar zaitez lurraren barnean Lea Artibai bezalako toki zoragarrian.

 

Presta zaitez talde profesional baten eskutik abentura zoragarriena gozatzeko, beste ezertaz arduratu gabe!

 

*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Pic-nic txikia jardueran zehar
  • Urpekari pertsonala

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Janaria edo Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: 55€/pax

 

Iraupena: 4 ordu autotik autora
Gutxieneko adina: 14 urte
Gutxieneko taldea: 4 pax
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

ABARO GENTILZUBI IBILBIDEA (MAILA AURRERATUA) -ESPELEOKAINOIA-

 

Mitologia, Kultura eta tradizioa batzen dira toki zoragarri honetan. Baltzolako zona ezaguna da internazionalki eskalatzaileen artean bertan dagoen kobazuloak kirola eta mitologia uztartzen dituelako.

 

Mari jainkosak lagunduko digu bisita honetan, espeleologia eta arroil jaitsiera uztartzen diren abenturan. 15 metrora arteko rapelak eta esku-pasabide bertikalak aurkitzen diren sarrera batetik sartuko gara, katubideetan bukatzeko. Momentuoro jarriko gaitu leizeak proban, kirol zoragarri hauetaz gozatuz.

 

Sar zaitez kobazuloan eta goza ezazu Bizkaiako toki ezezagun eta politenetako batetaz.

 

Gauza guztiak nahasten dituen abentura baten bila bazabiltza, hau da zure aukera!

 

*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia

 

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Pic-nic txikia jardueran zehar
  • Urpekari pertsonala

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Janaria edo Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: 55€/pax

 

Iraupena: 4 ordu autotik autora
Gutxieneko adina: 14 urte
Gutxieneko taldea: 4 pax
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies