COASTERING

COASTERING

Eskalatzea, arroilen jaitsiera eta itsasoa, zer gehiago eskatu dakioke abentura jardunaldi bati? Bizkaiko kostaldea ezagutzeko aukera izango dugu jardunaldi honetan. Lekeitioko itsasbazterraren orografiari esker, ikuspegi paregabeez gozatuko dugu.

 

 

Oinez, igeri eginez zein salto eginez inguratuko dugu itsasertza. Beharrezko kasuetan, rapelatzea eta tirolinetan jauzi egitea bezalako teknikez ere baliatuko gara. Jarduera hau 4-5 ordutan zehar burutuko dugu, eta irteera orduak mareen arabera izango dira. Coastering jardunaldiak burutzeko, baldintza klimatologikoak eta Kantauriar Itsasoa lagun izan beharko ditugu.

 

 

Nahitaezkoa da igeri egiten jakitea

– Gutxieneko adina: 12 urte.

– Beharrezkoa da gutxienez 4 pertsonako taldea osatzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies